BAKEAREN OSPAKIZUNA

Jakin duzuenez gaur ikastetxean Bakearen eguna ospatu dugu.
Mila esker etortzeagatik eta gurekin egoteagatik, bakea denon artean lortzen da eta gogoratu

DENOK BATERA AHAL DUGU!







Nobel Saria

Urtarrilaren 30ean Bakearen eguna ospatzen da Mahatma Gandhiren omenez.
Nahiz eta kurtsoan zehar eskolan bakearen alde lan egin, aste honetan ekintza berezi batzuk egiten ditugu. Hauetariko bat hemen aurkezten dizuegu.
Badakigu munduan pertsona askok bakearen alde lan egiten dutela, baina guk emakumeak aukeratu ditugu, hain zuzen ere, Pakearen Nobel saria dutenak.



BAKEA


Bakerako ez dago biderik, bakea bidea da. (Gandhi)

KONEKTA JOKUA



Ezagutzen duzue Konekta jokua?
Konekta oso joku famatua da eta honen helburua bikoteak egitea da. Bikotea ondo egiten baduzu argia pizten da, baina txarto eginda badago bonbila ez da pizten. Inguru saioan zirkuitu elektrikoak egin ditugu umeentzako joku hau osatzeko.
Argazki hauetan gure lanaren prozedura eta emaitzak ikus ditzakezue.

Prensa tailerra

Carlos eta Jon Anderrek "Joko Olinpiar zaharrak" prestatu dute.





Joko Olinpikoen sorrera

2012. urtea Olinpikoa izan da urte honetan  Joko Olinpiko eta Paraolinpikoak Londresen ospatu ziren eta. Horrexegatik hilabete honetan Joko Olinpikoen sorrerari buruzko ikerlana egin dugu. Badakizue non sortu ziren? Noiz sortu ziren? Zein kirol egiten ziren? Nork parte har zezakeen? Gauza guzti hauek jakin nahi badituzue, hemen duzue gure lana. Zuen gustokoa izatea espero dugu.


Munduko txakurrak

Kaixo:

Aurten ere gure ikastetxeko Mundu-Arte proiektuan parte hartzen dugu. Proiektu honen barruan guk Cobi markotarekin lan egin behar dugu. Denok dakizuenez, Cobi Bartzelonako Olimpiadeetako maskota txakurra da.

Txakurrei buruz egin dugun lana hemen aurkezten dizuegu.

KIROLARIAK IKASTETXEAN


Joan den abenduaren 11n, pilotari bat gure ikastetxera etorri zen zein den Pilota mundua azaltzera eta 4.DBH ko ikasleek (A,B eta Diver) kirola praktikatzera.
Aitor 2 ordu inguru egon zen gurekin. Bisitako lehenengo zatian, Aitorrek zein den pilota, nola jokatzen den, zeintzuk diren modalitateak eta pilotari buruzko gauza gehiago azaldu zizkigun. Bisitako bigarren zatian, pilotariak esan zuen zein den eskupilotean jolasteko teknika eta ikasleek hasi ziren kirola praktikatzen ikastetxeko patioan.




    







JUEGO DE BOLOS

Mundu Arte proiektua hasi denetik, marrazki eta pinturako eskolaz kanpokoak parte hartu du, aurten Igonek "Juego de bolos" aukeratu du, Sorolla egindakoa. Hona hemen koadroa eta gure ikasleen lanak laster ikusiko ditugu