Prensa tailerra

Tatianak eta Vanesak "Neguko jokoak" prestatu dute.













Mapa L.H.2.

2.mailako ikasleok Bartholany Toguaren lanari buruzko bideoa prestatu dugu. Guk landutako artelana "Jolasa" izan da.
Oso ondo pasatu dugu eta zuek ere honetaz gozatzea espero dugu!!










Prensa tailerra


Juan David eta Kelvinek "Joko Olinpikoen kirolak" prestatu dute.







Irabazi dugu!!!

Berandu da? Ez dugu uste...elkarrekin egin dugu lan eta...IRABAZI DUGU!! Irabazi onena batera ikastea da, baina kopa superpolita da...

 Denontzat da...beraz hartu!!! Merezi duzu eta.



Otsailak 23

Rafaelak urte asko igaro zituen berarekin topatzen zen jendea guztiari ongia egiten.
Gaur egun, bere jarraitzaileek herrialde askotan zehar bere eredua jarraitzen dute, ongia eginez.




MAPA L.H.4.







Kirolariak ikastetxean




Badakizue aurten kirolari batzuk etorri direla ikastetxera kirol-tailerrak egitera.
Gaur Lucia etorri da. Luciak eskalada egiten du, hainbat bideo erakutsi ondoren materiala ikusi dugu. 
Mila esker Lucia!!!




 







Maite zaitut

Prensa tailerra


Dianak "Joko Olinpikoen historia" prestatu du.




F1 automobilak!!


Egurrezko 1 formula automobilak dira, bakoitzak motor txiki bat du. DBHko 2. eta 3. mailetako ikasleek egin dituzte Teknologiako tailerrean. Mundu-arte proiektuan egokitu zaizkien koadroekin apainduta daude.














Kirolariak ikastetxean

Gaizka Garitano,  Athletic-ko jokalari ohia eta gaur egungo Eibarreko entrenatzailea, gure ikastetxera etorri da gure ikasleekin berba egiteko.
Bi urte daramatzagu Ikas2deak programa parte hartzen, eta hurrengo urtean jarraituko dugu...

Gure ikasleek mota askotariko galderak egin zituzten, beti bezala, diru kontuak, nolakoak diren lehen mailako futbol-izarrak, eta Gaizkak galdera guztiak erantzun zituen.
Utzitako mezua: kirolaria izateko ahalegin handiak egin behar dira eta Plan B izan behar duzu, izar gutxi daude, eta berarekin hasi zirenetik gutxi ailegatu dira profesionala izatera. Bere bisita gogoratzeko, kartel batzuk eraman ditugu, berak sinatzeko. Mila esker Gaizka eta hurrengora arte!!!!
GAIZKA GARITANO GURE DBH-KO IKASLEEKIN






AGATE DEUNA 2013

Egindakoaren argazkiak bildu ditugu eta aurkezpen hau eskeintzen dizuegu...




AGATE DEUNA 2013

Agate Deuna ospatzeko, ikastetxeko ikasle eta irakasle batzuk Santutxutik irten gara abestera....



Gernika

Pasaden ostegunean, urtarrilak 31, DBHko lehengo kurtsokoak Gernikaraino hurbildu ginen. Han primeran pasatu genuen Batzar Etxea bisitatzen eta Euskal Herriko museoan euskal kulturari buruzko tailer bat egiten. Oso interesgarria iruditu zitzaigun ekintza gure kulturako sustraiak ezagutzeko aukera emateagatik.



Agate Deuna


Datorren astelehenean, beste urteetan bezala, gure ikastetxean otsailaren 4an Agate Deuna eguna ospatzen da.
Gure herrian aintzinako ohitura da kalez kale eta taldeka abesten joatea jai egun hau ospatzeko.
Gure ikastetxean ospakizun honetan parte hartuko dugu eta 11:50etan patioetan bilduko gara denok batera abesteko.
ZATOZ IKUSTERA!!!

Bakea "prestatuz"


Bakea egunero egiten da eta ikastetxean egunero bakeagatik lan egiten dugu. Baina egia da urtarrilearen zehar apaindura bereziak prestatzen ditugula ikasgai desberdinetan, eta harro gaude, aurten superpolitak geratu direlako. Zuek, zer uste duzue?