GARIZUMA

 Gertaera batzuk aurretiaz prestatzen ditugu; esate baterako, txangoak, oporraldiak edo jaiak. Kristauak Garizuman prestatzen dira Pazkoa bizitzeko, kristauen urteko jairik garrantzitsuena baita.

 Hausterre-egunean hasten da Garizuma.Egun horretan apaizak errautsa ipintzen die kristauei, pertsonak, Jainkoarengandik urrun, ahulak direla adierazteko.
 Garizuma berrogei egunak gogoeta-egunak dira, bisimodua aldatzeko eta pertsona hobeak izateko gogoa sentitzeko egunak. Garizuma besteei laguntzeko, elikagai batzuk ez jateko eta otoitz egiteko garai ere  bada, Jesusengandik hurbil sentitzeko.

ASTE SANTUKO EGUN NAGUSIAK
Aste Santuko egun nagusiak Ostegun santua, Ostiral santua, Larunbat santua eta Pazko-igandea dira.

-Ostegun santuan maitasunaren agindua eta eukaristiaren eratzea gogoratzen dira.
         -Ostiral santuan Jesus gurutzean hil zen eguna gogoratzen da.
        -Larunbat santuan Jesus hilobian egon zen denbora gogoratzen                 da.          
        -Pazko igandea da jaiegun nagusia, Jesus kristo piztu zela ospatzen delako.
SAKATU HEMEN BIDEO BAT IKUSTEKO

FLASHMOB





Emanaldia

 Gure emanaldiaren argazkiak, Aste Santua eta gero bideoak eskegiko ditugu!

DANTZAK

DBHko hiru talde ausartak dantza erakuzketa egin dute gure patioan.
Publikoa oso ona zen, baina haiek...jeniala egin dute!!!!






TXALO BERO BAT!!!!

KIROLAK

Gaur txikitxuak egun berezia izan dutela esan dugu, baina baita ertainok eta nagusiok ere!!!
Guk kirol desberdinak egin ditugu. Batez ere euskal kirolak, 
gure leloa aurten "KIROLA DARIOLA" delako.
 Hona hemen hainbat argazki.

















 

ZIKLOAK IKASTEN DUTENAK ETA KIROLA DARIOLA!!

Beste egun desberdina izan dugu gaur...ikastetxeko nagusiek, hau da, zikloak ikasten dutenek joko desberdinak prestatu dizkigute txikitxuoi.
Superjatorrak izan dira gurekin eta jokoak oso dibertigarriak izan dira.
Nahi duzunean berriro egin, gu beti prest zuekin egoteko!!!

AUBIXA BARNETEGIA

Bosgarren mailakoak Barnetegian egon gara.
Martxoaren hamaikatik hamalaura arte Elgoibarko Euskal Girotze Barnetegian egon gara euskaraz bizitzeko asmoz. Egonaldia ahaztezina izan dela esan daiteke.
Hona hemen gure bideoa, jakin nahi baldin baduzue zer egin dugun.




KORRIKA TXIKI




º

KORRIKA TXIKI-TXIKIA


















KORRIKA

TIPI- TAPA TIPI- TAPA KORRIKA.
Gaur,bertan, Bilbora heltzen da Korrika 18. Hona hemen bere aurtengo irudiak, bideoklipak eta abestia. 

 

EMAN EUSKARA ELKARRI!!!









Euskal Mitologia




Oso goiz dibertigarria izan da gaurkoa!
Ibilbide bat egin dugu euskal mitologian zehar.
Basajaun, Anbotoko Mari, Eki, Ama Lurrekin… topatu gara.

Haiek gauza bitxiak kontatu dizkigute eta haiekin jolas batzuk egin ditugu.
Primeran!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!





IZAR ETA SENAIDAREN ANTZERKIA


Lehen Hezkuntza lehen zikloko ikasleok "Izar eta Senaida"ren mundu magikoko antzerkia ikusten egon ginen. Oso gustura egon ginen eta eurekin kulturartekotasunari eta baloreei garrantzia ematen ikasi genuen. Espero dugu laster Izar eta Senaida berriz ikustea.


 


SENAIDA ETA IZARREN BOTERE MAGIKOA

 
 

ZE ONDO DANTZATZEN DUTEN!

Ipuinez ipuin


Atzo Ipuinez Ipuin deituriko antzerkia ikusi genuen. Haur hezkuntzako umeok ikusi genuen eta baita beste ikastetxeko umeek ere.
Hainbat ipuin kontatu zizkiguten: Mari Errauskin, Hiru txerrikumeak,Txanogorritxo, Pedro eta Otsoa, Mary Poppins...Oso ondo pasatu genuen eta barre egin genuen pilo bat!
Hona hemen argazki batzuk.

 





GERO ARTE!!!

Leire Bilbao gure ikastetxean


Gaur, gure ikastetxera, Leire Bilbao idazleak etorri gaitu. LHko 3. mailakook bere ipuina “Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska” irakurri dugu eta irakurri eta gero berarekin hitz egiteko gogoak izan ditugu.
Oso jatorra izan da eta bere bizitzari buruzko gauza pila bat kontatu dizkigu, sekretuak izan ezik.
Zorionak Leire!!! Ama laster izango da, haurdun dago eta.
Ze sorte ona bere semetxoarena, ipuin-kontalari aparta izango baitu etxean bertan!!!
Eskerrik asko Leire gurekin egoteagatik