DBH lehen zikloa

DBH Lehen ziklokoek galdera-bateria bat egin dute taldeka Zezilia Santuari buruz, eta haien artean galdetu eta erantzun dituzte galderak.




Gure puzzle

Lehen Hezkuntzako Bigarren ziklokoek, "Santa Zezilaren" marrazki bat margotu dute eta gero puzzle bat egin dute.



Santa Zezilia eguna

Doinua "Ama begira zazu"

Santa Zezilia eguna
ospatuko dugu
musikarekin festa
gustatuko zaigu.

Santa Zezilia eguna
oso polita da
mundu guzti guztian
ospatuko al da.

Gaztainak bero-bero
guk jango ditugu
eta musika tresnak
egingo ditugu.

Dantzatu eta abestu
egingo ditugu
alde batera joan
dantzatuko dugu.


Azaroaren 25a

Angeles Custodiosen ez dugu emakumeen aurkako indarkeriarik onartzen



ARRANTZAN NERBIOI IBAIAN




Arrantzale trebeak                           Monitore jatorrak
dira azken zikloan                            pazientziarekin
aritu gara denok                              gurekin egon dira
Nerbioi ibaian                                  kanaberarekin

Amuarrain guztiak
ezkutatu dira
ez digu asko axola
baitugu opila!



Musika eguna 1. zikloan

Musika eguna ospatzeko 1.zikloan marrazki polit hau prestatu dugu, oso ondo egon da eta orain gela guztietan dago  zein inportantea den musika gogorazteko. Hemen duzue 2. Bkoak. 



Filmak

Aste honetan Musika eguna ospatzeko kurtso guztietan filmak ikusi ditugu, adibidez, gaur Haur Hezkuntzako txanda izan da, gure txanda!!
Eta ezetz jakin...gure filmak ez zuten hitzik!!! Gaur egun arraroa da, eta andereñoak esan digu "klasiko" bat zela...klasi zeeeer?
Dena den, oso ondo egon da filma, adi-adi egon gara eta ikasi dugu musika superinportantea dela, baina, hori, guretzat ez da berria, egunero abesten dugu eta.


MUSIKA JO!!

Zer nahi duzue? Musika egin? Benetan? Esando dizuegu nola egin, sartu joko honetan eta laukietan sakatu eta entzungo duzue zuen musika.

AAA 

Haurraren Nazioarteko Eguna

Gaur Haurraren Nazioarteko eguna da.

Bizi gaitezen haurrak bagina bezala, irribarrea gure aurpegitik kendu gabe.






Gehiago jakiteko PASTORALTZAKO BLOGGAN sartu!!!

5 urte: Perkuzioia



Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak gara eta hiruiheloko honetan zehar perkuziozko Tan-tan instrumentua egin dugu. Oso ondo pasatu dugu ekintza hau egiten eta begira ezazue zein ondo geratu zaigun!




Hau orkesta berezia!!!

Orkesta hau oso berezia da. Zaborra jasotzen dute eta gero harekin instrumentuak egiten dituzte. Ezin duzu sinetsi? Sakatu bideoan eta ikusi, ikusi...

The Landfill Harmonic Orchestra

Nor zen Santa Cecilia?

Sartu Pastoraltzako bloggan eta ikusi marrazki bizidunak, horrela jakingo duzu nor zen Santa Cecilia.



Ipuin kontalaria


Azaroaren 6an 2. kurtsokoak Aloban oso   bisita ederra egin dugu. Han ipuinak entzuten egon gara.       
   Zein dibertigarriak dira ipuinak!

   Zenbat gauzak ikasten dugu haien     bidez!    



MUSIKA EGUNA

Azaroaren 22an Santa Zezila eguna da eta egun horretan mundu osoan Musika eguna ospatzen da, guk ere ospatuko dugu hainbat ekintza prestatzen...adi egon bloggan agertuko dira eta!!!



Lagunekin baratzean

Gaur bisita zoragarria izan dugu ikastetxean, txotxongiloak etorri dira!!!  Tomate, Patata eta Tipularen istorioak asko gustatu zaizkigu, oso interesgarriak eta dibertigarriak baitira, eta Pepino eta Txanpiñoi ez dira oso onak izan...baina, beno, azkenean haiekin ere ikasten dugu.


Berton aldizkaria



Aurreko urteetan bezala, aurten ere,  Berton aldizkari mahatsorriak erreportaje bat atera du bere orrialdeetan, geure ikastetxean egiten ditugun jarduerei buruzkoa.

Gure blogaren bitartez ere eskura ipini nahi dizuegu erreportaje  hori. Horra, bada, hor duzue, eta atsegin izan dakizuela