Olentzero eta Mari Domingi!!!



Aurten ere, urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi gure ikastetxera etorri dira Jesusen eguna hurbil dagoela ospatzeko.
Ilusio eta lan handiz eta poztasunaz  beteak gure ikasleek  emanaldi ederra prestatu dute.
Ondoren, gure artisten lana
Emanaldia amaitu eta gero, Olenzerok eta Mari Domingik gure gutunak jaso dituzte, eta oparitxo bat eman digute.
Eta ospakizuna amaitzeko, andereñoek eta ikasleek batera, patioan, euskal-dantza batzuk ikasi eta egin ditugu. 




ZORIONAK ETA URTE BERRI ON GUZTIOI!

Dead Bronco

"Dead Bronco" musika taldea gure ikastetxera etorri da. Asko gustatu zaigu egiten duten musika eta, gainera,  oso ondo pasatu dugu beraiekin.

 







 

  Mila esker!!!

DBH Berreginen Museoan

Abenduan zehar DBHko ikasle guztiok Berreginen Museora joan gara musikari buruzko artelanak ezagutzeko. Museoan egindako tailerrean musikograma bat zer den eta nola egiten den ere ikasi dugu.









3 urte

Santa Zezilia ospatzeko marakak prestatu ditugu.
Yogurtak jan, garbitu, margotu eta barruan arroza ipini. Benetan politak!!!








GABON KANTAK

Joko honetan gabon kantak egin dezakezue, zenbakiak begiratu, sudurean klikatu eta...gabon kanta entzungo duzue!!!

A

Olentzero online margotu nahi baduzu...

Horra, horra gure Olentzero...
Seguru marrazki politak egiten dituzuela.

 Klikatu Olentzero honetan eta margotu online zurea!!

http://www.colorearjunior.com/dibujos-para-pintar-de-olentzero-es-un-personaje-que-trae-regalos-el-dia-de-navidad-en-el-pais-vasco-y-navarra_4827.html

Ikastetxeko Belena

Gure Belena, 
Benetan polita!! Argazki gehiago ikusteko klikatu irudian edo Pastoraltzako bloga bisitatu

http://pastoralangelescustodios.blogspot.com.es/2013/12/belen-del-colegio.html

Gabon zoriontsua

Aurten, Eguberria Manuel Sernak ( L.H. 6.D) egindako marrazki polit honekin zoriontzea nahi dugu.




 Como la  estrella de Belén, la Navidad nos enseña el camino del Amor, de la Solidaridad y de la Paz.

Belengo izarrak egiten duen bezala, Gabonak ere Maitasunaren, Elkartasunaren eta Bakearen bidea erakusten digu.

As the star of Bethlehem, Christmas show us, Love, Solidarity and Peace.


GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA



Abenduaren 10ean: GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA.

Denok berdinak, denok ezberdinak !!


Agur eta ohore Mandela