Eguberri on!!


Jantoki soziala

DBH koak jantoki sozial batera joan gara.
Bisita interesgarria izan da, eta hemen duzue argazki batzuk.











BILBOKO ZUBIAK



“ Desde Santurce a Bilbao …. vengo por toda la orilla … con la falda remangada …. luciendo la pantorrilla ” dio herri kantak.
Guk egin dugun ibilbidea laburragoa izan denez abes dezakegu “ Desde Deusto a San Antón … vengo por toda la orilla … estudiando los puentes … de nuestra hermosa villa.”


PCPIko ikasleek



PCPIko ikasleek Gela Egonkorrean dauden ikasleentzako
gosari osasungarria prestatu dute.

Oso dibertigarria izan da eta PRIMERAN pasatu dugu!!!!!

Sukaldari Bikainak!!!!!!!!

5 urteko umeak...sukaldari bihurtu gara!

Gaur, 5 urteko umeek merendola berezi bat egin dugu.
GUK GEUK EGINDAKOA
Ogia, gurina eta azukrezko borobilak, besterik ez ditugu behar
Ummm goxo-goxo izan da


Euskalakari





Klikatu marrazki honetan eta hutsuneak bete...


Arrantza eskola

 5. eta 6. mailakoak arrantza eskolan!! 



Bilboko Arte Ederren Museoa

Gaur, hilak 17, 4 eta 5 urteko ikasleok Museora joan gara. Han "Elikagaiak artean" ikusi dugu.
Artelan asko ikusi dugu eta guztietan janaria agertzen da, batez ere frutak, esate baterako, gereziak, limoiak, udareak...
Interesgarria izan da eta oso formal egon gara, bai museoan, bai tranbian, bai kaletik.
Ikusi gure bideoa!!



Hamaiketako osasungarriak

Haur Hezkuntzako ikasleok, asteazkenero ogiaren eguna hasi gara ospatzen, hamaiketako osasungarria izateko. Zein gozoa den!
Astero andereñoak esaten digu nori tokatzen zaigun ogia ekartzea. Horretarako, poltsa super polita eramaten dugu etxera hurrengo egunerako ogia ekartzera. Denok nahi dugu poltsa eraman.




Gosaria ummmm

Lehenengo zikloko neska-mutilok gosari osasungarri batez gozatu dugu.
Gosaria oso inportantea da, indarrak hartzeko eta ikastetxean gauza asko ikasteko.
Eta, noski, jan eta gero hortzak garbitu digutu!!!




Elmorekin jolasten...sukaldari bihurtu!!!

Haur Hezkuntzako ikasleok, Elmorekin jolasten, nola prestatu gosaria, bazkaria eta afaria ikasi dugu eta ez dakizue zer ondo pasatu dugun!!
Zer dibertigarria izan da!!
Hemendik aurrera "gu geuk", gure gurasoen laguntzaz, eguneroko janaria prestatuko dugu.


Festa Berdea



Pasa den ikasturtean bezala, aurten ere Festa Berdea ospatu dugu.
Urriaren 16an izan zen Elikaduraren nazioarteko eguna ospatuz. Egun zoragarria izan zen, ekintzaz beteta. 

Goizean kontsumo jasangarriaren erakusketa izan genuen, ikasleak prestatutako menu osasungarriak ere aurkeztu genituen eta ogiaren eguna ospatzeko ekintza berezia burutu genuen 3. eta 4.mailan.

Eguerdian Kulturartekotasuneko margolanen aurkezpena egin genuen eta baita Saltsan Gabiltza leloarekin marrazki eta Power Point bikainak ere. 

Arratsaldean berriz, mazedonia goxo-goxoak prestatu genituen eta gure lorategi zoragarrian disfrutatu genuen! Egun benetan polita izan zen!


Askaria 1.zikloan

1. zikloan brotxetak eta mazedonia prestatu ditugu. Goxo-goxo egon da gure askari osasungarria eta dena jan dugu.


Gure konpromisoa

Haur Hezkuntzako ikasleok, 2014-1025 ikasturtean, gure eskola jasangarriagoa izateko elikadura osasungarria eramateko eta bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Eta gaur hasteko askari osasuntsua prestatu dugu, mazedonia.

3 URTE





 4 URTE


5 URTE



Saltsan gabiltza!!

Hona hemen gure aurkezpena.
Laster hasiko gara lanean, beraz, adi egon gure lanak ikusteko!!


Eskolaz kanpoko ekintzak

Betidanik ikastetxean "marrazkia eta pintura" extraeskolarra egon da. Eta hasi zenetik, Mundo-Arte proiektuarekin lotura handia izan du.
Maitanek ikasturte honetan koadro bat aukeratu du, egilea Pelayo Olartua, gizon euskalduna, eta noski, elikadurarekin lotuta, gogoratu gure leloa "SALTSAN GABILTZA" dela.
Zure gustukoa da?
Kurtsoan zehar lan egingo dute, eta seguru lana ederra izango dela, ikusiko duzue...



Gosari osasuntsua

DBHko 3. mailako ikasleek gosari osasuntsua prestatu zuten eta egun horretan klasean gosaldu zuten.




Aurtengo kartela


Koopera

Irailan, DBHko 4. mailako ikasleek "Koopera" bisitatu zuten eta han azaldu zieten nola berrerabili materialak. Oso interesgarria izan zen...








Arraiz mendia

Aurreko ostiralean, Irailaren 26an, hirugarren ziklokoak mendira joan ginen, Arraiz mendira hain zuzen ere. Bilbobusez Kobetasera joan ginen eta hortik tontorreraino oinez. Hor bokatak jan genituen, elkarrekin jolastu genuen kolunpioetan eta Bilboko bista zoragarri batzuez gozatu genuen. Geroago, beste bide batetik Errekalderaino heldu ginen. Bilboko auzo honetan tranbia hartu genuen ikastetxera itzultzeko. Egun zoragarria pasatu genuen !!

2014-2015 ikasturtea

Oporrak amaitu dira eta ikastetxean zure zain gaude!

ONGI ETORRI


Ondo ibili!!

Ondo pasa oporretan!!!


L.H. 2. zikloa

Azken irteera...


Ipuin kontalaria

Asteartean Eulali etorri zen ikastetxera, Eulali gure logopeda da, baina egun honetan ikuin kontalari bihurtu zen.
Oso gustora egon ginen eta oso dibertigarria izan zen.

Eskerrik asko Eulali!!





Haur hezkuntza Karpin Abenturan!!

Hona hemen bideoa!


Unamuno L.H. 3. zikloa

Unamunoren jaiotzaren 150.urteurrena gogoratzeko txango batera joan gara ikusi, ikusi...


Ibilaldia Bilboko itsasadarretik


"Desde Santurce a Bilbao..."
 
Abestiak dioen moduan hirugarren ziklokoek bidaia xelebrea egin genuen, baina Angeles Custodios ikastetxetik Portugaletera...
 
"Euskalherria" itsasontzira ontziratu ginen Bilboko itsasadarra ezagutuz.
Portugaleten jaitsi eta oinez Ereagako hondartzara heldu ginen. Hor oso ongi pasatu genuen.
Errepikatzeko modukoa!!!


4.urteko instrumentua

Gure azken instrumentua hau da, kaskabiloak, egun batzuetan egin dugu eta zoragarria da.
Ikusi nola egin dugun eta, noski, instrumentua!!











L.H. 6. maila

6.mailakoek lan ederra egin dute...
ikusi bideoa gehiago jakiteko!!!


5 urteko marakak!!

Bost urteko umeok marakak zoragarriak egin ditugu.
Oso ondo pasatu dugu egiten! eta haien soinua dibertigarria da!!!
Begire ze politak diren!!