Disko festa



Eta oporretara joateko indarra hartzeko ikastetxeko gurasoek opari hau egin digute:
DISKO FESTA!!!
Kanta eta dantzarekin…
Primeran pasatu dugu!!













ESKERRIK ASKO!!!

Aingerutxuen ospitalea

Gaur Haur Hezkuntza umeak ospitalera joan gara, baina...ez kexkatu, gu primeran gaude!!!
Zikloak ikasten dutenek tailer zoragarriak prestatu dituzte eta guk gure panpin kuttunenak eraman ditugu zaintzeko.
Hainbat gauza ikasi dugu, x-izpiak nola egiten diren, nola garbitu hortzak, mihia eta eskuak, nola eskatu medikamentuak farmazia batean...

Superondo egon da eta gure panpinak ya ez daude gaixorik!!







Bat eginik orketra eginik

Aurten, urtero bezala, asko lan eta gero, gure Jardunaldi Kulturalak ospatu ditugu.
Gure leloa “Bat eginik, orkestra eginik” izanez, gurasoentzako emanaldi izugarri bat prestatu dugu.
Txikienengandik  helduenengana, ikasleak eta irakasleak, denok gure ahalegin guztiak jarri ditugu emanaldi hau polita ateratzeko. Urduritasuna kenduta, artistek haien kantak eta antzerkiak eskaini dizkigute.
Hona hemen emanaldiaren argazki batzuk.











Leire Bilbao gure ikastetxean



Gure euskararen astea martxan dabil, pil-pilean dago.
Ikastetxeko jende guztia  euskararen inguruan murgiltzen dabil; HHkoak zinemara joan dira, LHkoak musikaldietan eta antzerkietan ibili dira… guztiok euskararekin gozatzen.
Gurekin Leire Bilbao idazlea egon da. Gure LHko 3. mailako ikasleak kazetari  bihurtu dira eta Leirek bere kontakizun guztiak zabaldu dizkigu. Gainera ipuin dibertigarri bat kontatu digunez ikasleok berarentzako dantza bat egin diogu.


ESKERRIK ASKO, LEIRE!!!
HURRENGO  ARTE!!!

Pintxo lehiaketa

Euskararen Astea dela eta gaur  DBHn Pintxo Lehiaketa antolatu dugu.Gozo-gozoak izan dira eta... hona hemen gure txapeldunak!! : 1A

DBH 1. A Lirak

Apirilaren lehenengoko astean 1. DBHko ikasleek Apolori buruzko proiektua landu dute. Hainbat ekintza burutu dituzte eta beraietako bat lira zoragarri hauen eraikuntza izan da.









Ikastetxeko kazetaria

Azken bolada honetan gure ikastetxean kazetaria bat daukagu...
Ezetz jakin nor den... 
Jonathan!!
 Jonathani asko gustatzen zaio bere lana eta bere kamarekin zer egiten dugun ikastetxean harrapatzen du egunero.
Azken egunetan Mundo-Arte proiektuko hainbat argazki egin ditu gure kazetariak, hona hemen bere lana.
Argazki gehiago espero dugu!!!