Euskalakari





Klikatu marrazki honetan eta hutsuneak bete...


Arrantza eskola

 5. eta 6. mailakoak arrantza eskolan!! 



Bilboko Arte Ederren Museoa

Gaur, hilak 17, 4 eta 5 urteko ikasleok Museora joan gara. Han "Elikagaiak artean" ikusi dugu.
Artelan asko ikusi dugu eta guztietan janaria agertzen da, batez ere frutak, esate baterako, gereziak, limoiak, udareak...
Interesgarria izan da eta oso formal egon gara, bai museoan, bai tranbian, bai kaletik.
Ikusi gure bideoa!!



Hamaiketako osasungarriak

Haur Hezkuntzako ikasleok, asteazkenero ogiaren eguna hasi gara ospatzen, hamaiketako osasungarria izateko. Zein gozoa den!
Astero andereñoak esaten digu nori tokatzen zaigun ogia ekartzea. Horretarako, poltsa super polita eramaten dugu etxera hurrengo egunerako ogia ekartzera. Denok nahi dugu poltsa eraman.




Gosaria ummmm

Lehenengo zikloko neska-mutilok gosari osasungarri batez gozatu dugu.
Gosaria oso inportantea da, indarrak hartzeko eta ikastetxean gauza asko ikasteko.
Eta, noski, jan eta gero hortzak garbitu digutu!!!




Elmorekin jolasten...sukaldari bihurtu!!!

Haur Hezkuntzako ikasleok, Elmorekin jolasten, nola prestatu gosaria, bazkaria eta afaria ikasi dugu eta ez dakizue zer ondo pasatu dugun!!
Zer dibertigarria izan da!!
Hemendik aurrera "gu geuk", gure gurasoen laguntzaz, eguneroko janaria prestatuko dugu.