5 urte SALTSAN GABILTZA!


Popeye marrazki bizidunak famatu egin zituen espinakak; horiek janda indartsu egingo ginelako ustean hazi baikara asko eta asko. Popeyek indarra behar zuenean, espinaka poto bat poltsikotik atera, ireki eta irentsi egiten zuen. Bat batean, ikaragarrizko indarra lortzen zuen eta edozein arazori aurre egiteko gai zen. Hala, marinel begibakarraren abenturei esker, ia mundu osoko amek beren seme-alabek barazki berde itsusi horiek jan zitzaten lortu zuten. Baina euskaraz badugu beste hitz bat espinakarentzat: Ziazerba. Gaztelaniaz espinaca da, eta frantsesez, épinard.







LEHENENGO HIRUHILABETEA (LH2)